JOSE ETXEGARAI HLHI

domingo, 25 de noviembre de 2012

Basaurin Be Bagara

Abenduaren 3an euskeraren eguna dela eta Basauri mailan hainbat ekintza antolatu dira.
Eskolan ere, zerbait berezia egingo dugu!
Hasteko kanta hauek entzun, dantzatu, disfrutatu eta ikasi!!!
Basaurin Be Bagara





Eguantz ilun honetan
nagie altxatzean
gautxori bet jarri da
maindire gainean
berbetan mihia astintzen
hasi nazenean
nigana salto batez
parau da aurrean
gorputzaz berba eginez
dantzan dau airean

Atoan urten gara
leihotik hegaka
haizearen laguntzaz
hodeiak zeharka
bidean topau dogu
txori asko koplaka
abotsagaz bat egin
doinue aparta.
Basaurin be txoriok
euskaraz txioka

Etor zatez laguna
ia eutsi goiari
Basaurin be bagara
hamaika gautxori
euskaraz margozteko
irribarre ugari
argia emongotzegu
biharko gauari

Euskaldunak kalera
eta berba egin daigun
sorginkeriaz sortu
hainbat berba lagun
geuri kanta ta dantza
bai gustetan jakun
horrela ibltzen gara
zenbait gau eta egun
gu elkartzen bagara
Basaurin be ingu

“EUSKARAZ BIZI NAHI DUT”

ESNE BELTZA




Gau eta egun euskaraz bizi nahi dut

eta gauza bera egin dezakezu zuk

Euskaraz bizi nahi dut goizean goizik

ez da amets bat nire nahia da baizik

Etxean, kalean, lanean, lagun artean,

mendira joatean eta ohean sartzean

Egin ginen bizitzaren jabe nortasuna eta izaera gorde gabe

Kaleetan bat egin genuen Elgar maite genuela erakustearren

Oooooo, euskaraz bizi nahi

Ooooooo, (e)ta euskaraz bizi naiz. BIS

Gau eta egun euskaraz bizi nahi dut

eta gauza bera egin dezakezu zuk

Euskaraz bizi nahi dut goizean goizik

ez da amets bat nire nahia da baizik

Etxean, kalean, lanean, lagun artean

mendira joatean eta ohean sartzean

Egin ginen bizitzaren jabe nortasuna eta izaera gorde gabe

Kaleetan bat egin genuen elkar maite genuela erakustearren

Oooooo, euskaraz bizi nahi

Ooooooo, (e)ta euskaraz bizi naiz. BIS

Euskaraz bizi nahi dut goizean goizik

ez da amets bat nire nahia da baizik BIS

Gau eta egun euskaraz bizi nahi dut

eta gauza bera egin dezakezu zuk

Euskaraz bizi nahi dut goizean goizik

ez da amets bat nire nahia da baizik

Etxean, kalean, lanean, lagun artean

mendira joatean eta ohean sartzean


No hay comentarios:

Publicar un comentario