JOSE ETXEGARAI HLHI

domingo, 15 de diciembre de 2013

Era egokian erabiltzen dugu wasap?

Oraindik adina ez izan arren, gehienok erabiltzen duzue wasap: gelakideei gelako beharrak edo zalantzak galdetzeko edota lagun-taldearekin geratzeko. Tresna berria da guretza baita baliogarria ere. Baina, kontuz! Hausnarketa txiki bat egingo dugu gai honi buruz.
  1. Zuen artean era egokian komunikatzeko erabiltzen duzue?
  2. Errespetuzko hitzak erabiltzen dituzue?
  3. Argazki egokiak ipintzen dituzue?
  4. Txarto erabiltzearen ondorioak kontuan izaten dituzue?


Gure lagunak, Bego Ruanok,  bere institutoko ikasleekin gai hori aztertu du eta berak esaten duena zuek irakurtzea eta ikustea gustatuko litzaidake oso interesgarria iruditzen zaidalako, benetan!!!


JARDUERAK:
  1. Klikatu irudia eta Begoren sarrera bisitatu.
  2. Hausnarketa egin ostean, komentarioa ipini Begoren blogean gai honi buruz zer pentsatzen duzuen esateko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario