JOSE ETXEGARAI HLHI

sábado, 12 de enero de 2019

EGIN EZAZU BERDEA

Egia da "keinu txikiek aldaketa handiak lor ditzaketela" eta hori dela eta, ikasturte honetan  "EGIN EZAZU BERDEA" lehiaketan parte hartzea erabaki dugu.

Gure helburua da; alde batetik kutsaduraren arriskuak eta ondorioak ezagutzea eta bestetik ingurumenarekin errespetuzko ohiturak lortzea!

Horretarako, 2015ean adostutako Garapen Jasangarritasunerako Helburuetatik bat aukeratu dugu eta landu dugu: 

Hau da, "Kontsumo eta Produkzio arduratsua" 12. GJH da

Helburu hori hobeto ezagutzeko bideo batzuk ikusi genituen eta etxetik informazioa ekarri genuen. Gelakide batzuek ere proposamenak ekarri zituzten eta azkenean ikerketa bat egin dugu. 

Egindako ikerketa hauxe izan da; 

"Hamaiketakoa ekartzeko  erabilitzen dugun plastiko eta biodegradable ez den zaramaren kopurua neurtzea" 

Harrigarria da, baina ikasturte batean, gure herrian, Basaurin, dauden bederatzi ikastetxeen artean 1000 kg  plastiko zarama inguru botatzen da! 

Tona bat!

Kopuru hori  murriztea premiazkoa da! Eta proposamena egin dugu:

Ostiralean "Fruta Eguna" ezartzea Basauriko eskola guztietan, hamaiketakorako fruta gehiago ekarri dezagun!

FRUTA jatea denon ondasuna!



Imagen relacionada



No hay comentarios:

Publicar un comentario