JOSE ETXEGARAI HLHI

martes, 26 de febrero de 2013

JUAN KRUZ IGERABIDE


Kaixo!
Inauteriak eta jaiegunak pasatu dira, eta berriro ekin behar diogu ikasteari, buru belarri! Jaialdiaren bideo ikusi dut. Zoragarria da! Bikain egin zenuten dantza. Peru eta Kepa oso barregarri egon ziren. Bego eta Eli ere dotore-dotore agertu ziren desfilean. Zoriondu nire partetik!
Gogoratzen zarete Juan Kruz Igerabidez eta Begi-niniaren poemak liburuaz?: "Kilkerrarena", "Orbelarena", "Pipiarena", "Gorostiarena"  eta "Mattinsaltoak". Zuek olerki horiek errezitatu zenituzten, grabatu egin genituen, eta horma-irudi digital bat sortu genuen. Horma-irudi hori erabili dut ikastaroan lantxo bat egiteko. Nahi izanez gero, zuek ere ikusi ahal duzue, eta Juan Kruz Igerabideri buruzko kontu gehiago ikasiko duzue. Aurrera eta laster arte!





BLANKI

12 comentarios: