JOSE ETXEGARAI HLHI

jueves, 20 de marzo de 2014

Kakalardo sakratuak!

Kaixo, lagunak:

Jon Mikel eta Irati gara. Klasean beti bezala, irakurmen bat  irakurtzen eta lantzen egon gara: "Kakalardo sakratuak". Istorio horretan Gamal deitzen den mutiko bat agertzen da.
Gamalek ez dauka dirurik ezta amarik ere, eta dirua irabazteko joan behar du El Kairora eskumuturrekoak, kakalardo sakratuak eta lepokoak saltzeko. Liburuaren hasieran testo hau agertzen da:

"Gamal mutikoari.
Bizirik irautea beste jokorik ezagutzen ez duten munduko neska-mutiko guztiei".

Seguruenik seigarren mailako lagunek badakite  hori, baina Bego Ruanok igual ez, eta  berak jakiteko kontatuko  dugu Gamal bezala neska-mutiko asko daudela munduan.  Guk hori jakin arren ez dugu ezer egiten, eta beti gaude kexaka eta protestaka etxeko lanak dauzkagulako. 
Guri tokatu zaigu edugloster hau egitea, eta espero dugu zuen gustatokoa izatea.

EGILEAK: Irati M. eta Jon Mikel





6 comentarios:

  1. Jakina gustatu zaigula zuek egindako glosterra, eta sarreran kontatu duzuena ere bai!!!

    ResponderEliminar
  2. Ez nuen liburu hau ezagutzen, baina zuen laburpena eta glosterra itzela irakurri ondoren, irakurtzea pentsatzen nago. Sarrera bikaina zeuena ;)

    ResponderEliminar
  3. Oso polita da sarrera, egia esan sarrera guztiak dira politak

    ResponderEliminar
  4. Oso polita da, lan bikaina egin duzue zorionak bioi.

    ResponderEliminar
  5. Oso ondo egin duzue, zorionak Irati eta Jon Mikel!!!!!

    ResponderEliminar
  6. Oso ondo egin duzue Irati eta Jon Mikel, lan bikaina egin duzue biok oso polita izan dira.

    ResponderEliminar