JOSE ETXEGARAI HLHI

jueves, 11 de abril de 2013

GUTUN ZURIA 2013

BILBOKO LETREN NAZIOARTEKO JAIALDIA
Apirilaren 2an Haur eta Gazteentzako Liburuen Nazioarteko Eguna izan zen, eta apirilaren 23an Libururen Nazioarteko Eguna ospatuko da.  
Beraz, apirila letren hilabetea da Alhóndiga-Bilbaon. Apirilaren 11tik 21era, Gutun Zuriaren, hau da, Bilboko Nazioarteko Letren Jaialdiaren seigarren edizioan, letren munduko pertsona ospetsuek hartuko dute parte, horien artean zuek ezagutzen duzuenetariko bat: Harkaitz Cano.
Hitzak euren grina handia dira, eta irakurketatik idazketara nola igaro ziren azalduko digute.
Begiratu ze bideo polita egin duten jaialdia aurkezteko:



Guk ere hilabete honetan zeregin berezia izango dugu literatura eta idazleak hobeto ezagutzeko.



JARDUERA: 8. gaian agertzen diren testuen idazleen informazioa bilatu eta binaka edo hirunaka gelan kontatu.
  • Idazleak: Harkaitz Cano, Juan Luis Zabala, Bilintx eta Juan Cruz Igerabide
  • Biografia.
  • Sariak.
  • Olerki musikatuak  (nik bilatuko ditut).
  • Liburuak (ekarri edo bilatu portadak interneten).
  • Irakurri testuak ozenki.

2 comentarios:

  1. ondo dago baina oso laburra da, ez zegoen luzeago ala horrela izan behar da bideoa?

    ResponderEliminar
  2. Ezan nahi duena da: lehenengo irakurri eta gero ideiak ematen zaizu eta azten zara idazten.
    Nik idazten ari nahiz bat "LA GENTE ABURRIDA"

    ResponderEliminar