Apirilaren 2an Haur eta Gazteentzako Liburuen Nazioarteko Eguna izan zen, eta apirilaren 23an Libururen Nazioarteko Eguna ospatuko da.
Beraz, apirila letren hilabetea da Alhóndiga-Bilbaon. Apirilaren 11tik 21era, Gutun Zuriaren, hau da, Bilboko Nazioarteko Letren Jaialdiaren seigarren edizioan, letren munduko pertsona ospetsuek hartuko dute parte, horien artean zuek ezagutzen duzuenetariko bat: Harkaitz Cano.
Hitzak euren grina handia dira, eta irakurketatik idazketara nola igaro ziren azalduko digute.
Begiratu ze bideo polita egin duten jaialdia aurkezteko:
JARDUERA: 8. gaian agertzen diren testuen idazleen informazioa bilatu eta binaka edo hirunaka gelan kontatu.
- Idazleak: Harkaitz Cano, Juan Luis Zabala, Bilintx eta Juan Cruz Igerabide
- Biografia.
- Sariak.
- Olerki musikatuak (nik bilatuko ditut).
- Liburuak (ekarri edo bilatu portadak interneten).
- Irakurri testuak ozenki.
ondo dago baina oso laburra da, ez zegoen luzeago ala horrela izan behar da bideoa?
ResponderEliminarEzan nahi duena da: lehenengo irakurri eta gero ideiak ematen zaizu eta azten zara idazten.
ResponderEliminarNik idazten ari nahiz bat "LA GENTE ABURRIDA"